2007/05/29

HAURRAK ETA JOLASAREN GARRANTZIA



Bizitzaren lehen urteetan jolasa garapen fisiko, adimen eta kreatibitatearen bultzailea da. Urte goiztiar hauetan oinarrizko beharrizanak asetuta izanez gero haurrek egin behar duten gauza bakarra jolastea da. Haur baten iharduera nagusia 6-7 urte arte jolastea da eta adin honetatik aurrerago eskolako eskakizunak gehitzen badira ere, egunero tartetxo bat jolasteko utzi behar zaie. Jolas librea izan behar da, haurrak bere burua libreki azal dezan.
Gaurregun teknologia dela eta, joku elektroniko gehiegi daude, eta haurrak etxean sartuta egoten dira jolante, beraien adinekoekin jolasten egon beharrean. Horregatik han da garrantzitsua gaur egun, seme-alabekin jolastea; ez dago munduan gauza atsegingarriagorik gurasoekin jolastea baino.
Tradizionalki erabilitako jokuak ere hezitzaileak dira.
1) Pilotak, patinak, trizikloak... fisikoki indartzeaz gain koordinazioa eta oreka hobetzen dute. Ezker-eskuin, goian-behean bezalako kontzeptuak ikasten laguntzen dute eta hauek oinarrizkoak dira idazkera, irakurmena eta kalkulorako.
2) Plastilina, buztina, margoak, eraikuntzak..motrizitate fina, sormena eta irudimena lantzen dituzte.
3) Panpinak, sukaldeak, kotxeak, etxeak...eguneroko bizitzarekin zerikusia duten jarrerak ikasten laguntzen diete, emozioak azaltzen eta batzuetan barne gatazkak kanporatzen ere lagungarri dira.
Hona hemen aisialdirako ipuin dibertigarri batzuk. Ipuinak entzun.

No hay comentarios: