2007/06/04

AUTOREAREN HITZ BATZUK...

Blog honetan, nire lan esperientzian zehar aurkitu izan ditudan arazo eta zailtasunen inguruan hitzegiten saiatu naiz. Bi ikasturte eman nituen Ikastetxe pribatu batean psikologo lanetan eta egia esan asko ikasi nuen guraso, haur eta orokorrean familietan bizi diren arazoetatik. Normalean jendeak, ez du psikologorena joaterik nahi, baina azkenean eta arazoarekin ezin dutenean(normalean pixkat berandu denean) kontsulta egiten dute. Lan guztietan bezala, psikologian ere behin eta berriro birziklatu beharra dago eta formazioa etangabekoa eta betirako izan behar da; konpromezu hori hartzen dugu hezkuntza munduan sartzen garenok. Hezkuntzan eta gehienbat haurrekin lan egiten dugunean gauzak ez dira finkoak mugimendua, dinamismoa dago. Harremanetan gauzak ez dira errezak izaten helduontzat, are gutxiago haurrentzat. Hau izan zen nire abiapuntua blog honetan agertzen dena aurrera eramateko.
Bukatzeko bakarrik esaldi bat: Etorkizuna izango direnei errez diezaigun bidea.... denon artean.

HAURRAK ETA ENURESIA

Gaueko enuresiak (edonork ulertzeko moduan ohean pixa egiteak) 5 urtetik 15era bitarteko 28.000 ume inguru afektatzen ditu Euskal Autonomia Erkidegoan. Patologia hori larria ez den arren, ondorio psikologiko eta afektibo larriak eduki ditzake umearentzat behar bezala tratatzen ez bada. "Gau-enuresia loaldia bitartean pixa egitea izango litzateke, umearen borondatearen kontra. Eta horri enuresia esaten zaio, umeak bost urte bete ondoren ere, ohean pixa egiten jarraitzen duenean".
Gaueko enuresia ez da arazo larritzat hartzen ikuspuntu medikotik baina umeentzat eta baita berorien gurasoentzat ere benetako arazo bihur daiteke, harreman familiarrak asaldatzeraino, konplexuak eraginez, eta arazoa etxe barruan ezkutatuz, beste pertsona batzuek ezagutu ez dezaten. Horrexegatik arazoa medikuaren eskuetan jarri behar da lehenbailehen, soluzioak badaudelako, eta ez delako etsipenean erori behar.
Dena den, bi eratako enuresiak bereizi behar dira: primarioa batetik, betidanik hor egon dena; eta sekundarioa bestetik, umeak sei hilabete baino denboraldi luzeagoan gauez pixarik egin gabe egon ondoren, edozein arrazoirengatik (psikologikoak, gehienbat) agertzen dena. Kasu hauetan arrazoi sortzailea da tratatu behar dena, ez enuresia. Irakasle izango garen heinean, arazo hau gero eta gehiago ikusiko dugu gure geletako umeengan. Jakin dezagun gauza gehiago arazo honen inguruan... ZER EGIN DEZAKEGU?

2007/06/01

HAURRAK ETA ADIMEN EMOZIONALA


Azken urteotan modan jarri drien hitzak dira, baina ba al dakigu zer esan nahi duten? Nire ustez era adimentsu batean emozioak erabili eta azaltzeko beharrezko dugun entrenamendua litzateke. Sentimenduak adierazten jakitea, sentimendu horiek bataiatu, izendatu, zaintzea, barrena husten asmatzea... gauza guzti hauek adimen emozionalaren barruan kokatuko nituzke. Errez idazten diren hitzak dira hauek baina gu pertsona helduak bezala nahiko ondo dakigu zaila dela guzti hau ondo egitea. Gauzak askoz gehiago zailtzen dira haurrei honelako abstrakzioak transmititu nahi diegunean.
Gauza bat argi eduki behar dugu eta haurrei helarazten saiatu behar gara guraso eta irakasle moduan, eta zera da, Ez da argiagoa ikasketetan kalifikazio hobeak jasotzen dituena, ingurukoekin eta bere buruarekin armoniaz bizitzen laguntzen dioten trebeziak garatzen dituena baizik.
Askotan hezkuntza munduan informazio eta kontzeptuetaz kezkatzen gara, saiatzen gara haurrak hezitzen alde arrazionaletik eta mundu emozionalari ez diogu ematen behar duen garrantzia. Hona hemen luzapen bat haurrak adimen emozional honetan hezi ditzagun.

Delfinoterapia


Aurreko post bateri helduz, hona hemen umeekin egindako hainbat jardueren bideo bat. Elkarrizketaren ostean ikusten dira haur-izurde hainbat joku.

2007/05/29

HAURRAK ETA JOLASAREN GARRANTZIA



Bizitzaren lehen urteetan jolasa garapen fisiko, adimen eta kreatibitatearen bultzailea da. Urte goiztiar hauetan oinarrizko beharrizanak asetuta izanez gero haurrek egin behar duten gauza bakarra jolastea da. Haur baten iharduera nagusia 6-7 urte arte jolastea da eta adin honetatik aurrerago eskolako eskakizunak gehitzen badira ere, egunero tartetxo bat jolasteko utzi behar zaie. Jolas librea izan behar da, haurrak bere burua libreki azal dezan.
Gaurregun teknologia dela eta, joku elektroniko gehiegi daude, eta haurrak etxean sartuta egoten dira jolante, beraien adinekoekin jolasten egon beharrean. Horregatik han da garrantzitsua gaur egun, seme-alabekin jolastea; ez dago munduan gauza atsegingarriagorik gurasoekin jolastea baino.
Tradizionalki erabilitako jokuak ere hezitzaileak dira.
1) Pilotak, patinak, trizikloak... fisikoki indartzeaz gain koordinazioa eta oreka hobetzen dute. Ezker-eskuin, goian-behean bezalako kontzeptuak ikasten laguntzen dute eta hauek oinarrizkoak dira idazkera, irakurmena eta kalkulorako.
2) Plastilina, buztina, margoak, eraikuntzak..motrizitate fina, sormena eta irudimena lantzen dituzte.
3) Panpinak, sukaldeak, kotxeak, etxeak...eguneroko bizitzarekin zerikusia duten jarrerak ikasten laguntzen diete, emozioak azaltzen eta batzuetan barne gatazkak kanporatzen ere lagungarri dira.
Hona hemen aisialdirako ipuin dibertigarri batzuk. Ipuinak entzun.

2007/05/28

HAURRAK ETA SENDABIDE BERRIAK

Badira neurona mota batzuk, bale, izurde eta gizakiarengan soilik topa ditzakegunak. Neurona hauek ezagupen prozesuaren arduradunak lirateke eta ikasi, ezagutu edo gogoratzea bezalako prozesuetan parte hartzen dute. Izurdearen eta eta gizakiaren garunak oso antzerakoak dira.
Beste animaliekin donparatuz izaurdeak euren artean komuniktzen dira. Dolphins Assisted Therapy Essentials erakundeak, ugaztun hauen zaintza eta ikasketara zuzenduta dago. Dolphins erakundeak animalien bidez terapia aldarrikatzen du, medikuntzaren adarra bezala. Erakunde honetan lanean zebiltzan Ludmila Lukina doktoreak, izugarrizko astapena egin zuen. 2-13 urte bitarteko umeek, autismo eta beste motatako gaitz batzuk gainditzen zituzten, zetazeo hauekin aplikatutako programak jarraituz gero. Gai honen inguruko ikerketek, izurdeek onuragarria den eragina sortzen dutela giza psikearengan baieztatu dute. Alde emozionalean ere aldaketak eragiten dituzte, jarrera baiezkorragoa modu naturalean transmitituz.
Ikusi izan da izurdeekin kontaktuan egonda, haur autisten eta Down Sindromekoen arreta mantentzeko gaitasuna hobetu egiten dela. Nerbio sistema eta garuna estimulatzeko gai diren soinuak igortzen dituztelako. Ondorioz izurdeekin egindako tratamenduean haurren gaitasun motorea eta komunikazio gaitasuna hobesten da eta independentzia eta kooperazioa irabazten dute. Aurrerapen hauek ikusita, medikuek aitortu behar izan dute animali hauek gaixotasunak sendatzeko gai ez badira ere, hobekuntza nabarmenak eragiten dituztela.

2007/05/25

BAZENEKIEN....?????


Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako 6 eta 18 urte arteko haur eta gazteen 23,3k gehiegi pisatzen dute edo gizenak dira. %13k gehiegizko pisua dute, eta %11k gizentasuna. Adin tarte horretako haur eta gazteen %15,4 berriz, argalegi daude.

2007/05/24

BAZENEKIEN.....????

Azken azterlanek ondorioztatu dutenez, garunaren oinarrizko ezaugarriak, gehienbat ikaskuntzari loturiko funtzioak, 11-12 urte bitartean finkatzen dira. Hau da, helduaroan izango dugun garun maila funtzionala bereziki adin honetan zedarritzen da.
Artikulo osoa irakurri.

HAURRAK ETA AGRESIBIDADEA


Askotan topatuko gara geletan agresibidadearen arazo honekin. Zergati desberdin asko egon daitezke haur baten agresibidadearen atzetik. Badira umeak, agresibidadea ezaugarritzat izateko aurredispozisioarekin jaiotzen direnak. Ezin da ukatu baina, hezkuntzak eta bizitzan zehar izango dituen esperientziek, izaera aldatzen eta modelatuko dute erabat. Beraz, haurra garatzen deneko inguruneak erabateko eragina du haurraren jokabidean.
Afektibitate eza:
Agresibidade gertakari honen atzetik, afektibitate faltaren bizipena dago, eta haurra ez da maitatua eta babestua sentitzen. Honen ondorioz etsaitasuna erakutsiko du hurbil dituen pertsonengan, eta gizartearengan orohar.
Normalean, gehien maite duten pertsona horren kontra erakutsiko dute agresibidaderik gehiena estimulo edo kausa zehatz barik.
Gainbabestutako haurrengan oso ohikoa da agresibidade jokaera hau. Gainbabesa gurasoek umeari zoritxarren bat gerta dakiokelako, nahi dituen apeta edo nahiera guztiak ematen dizkiotelako gertatzen da. Kasu hauetan ez da afektibitate ezarik ematen, kontrakoa baizik eta, jokabide agresibo hauek, frustrazioa jasan ezin izatearen ondorio bezala agertzen dira. Kasurik larrienetan, bizipen goiztiar hauek "izaera psikopatikoa"ren lehengo aztarnak izango dira.
Tradizionalki esan ohi da haur agresibo hauek , izakera zaila dutela, inoiz arazo neurologikoak izan ditzaketela, inguru murriztuetan mugitzen direla, gurasoen arazo larriak bizi izan dituztela, posible dela ama deprimitu edo beste motatako psikopatologiaren bat izatea eta gainera, atxikimendu ez segurua bizi dutela haurtzaroan zehar.

2007/05/23

HAURRAK ETA BULLYINGA

Hitz berria ematen du baina gertaera zaharra da. Bullinga gertatzen ari dela eta ez ikasleen arteko liskar edo haserraldi "normala" esango dugu errepikakortasuna eta iraupena faktoreei helduz. Bullyinga ez da behin gertatzen, ezta ere istilu bakar bat, alderantziz baizik; errepikatu izaten dira eraso motak, protagonistak, momentuak eta lekuak. Erasotzailea biktima baino indartsuagoa da ez fisikoki bakarrik, biktima nahiko baztertua egoten da ikasle taldean ere. Eraso egiteko momentuan ez da pertsona heldurik egoten inguruan eta biktimak, eta egon baldin bada, lekukoek ere presio izugarria daukate gainean isilpean gordetzeko. Gainera nahita egindako erasoak dira. Ez dira bromak ezta ume kontuak ere.
Milaka ZERGATIEN artean garrantzitsuenetarikoa ez da erasotzailearen familiaren maila ekonomiko jakin bat, ez gurasoen ikasketa maila, ezta ere auzo jakin batean bizitzearen ondorioa. Arrazakeria eta desberdina denarekiko tolerantzia eza ere kaltegarriak dira. Guztiok daukagu erantzunkizuna gai honen inguruan baina gurasoek heziketa eta baloreak lantzea ezinbestekoa da eta zeregin hau ezin dute eskolaren eskuan utzi.
Gurasoek maitasun nahikoa ematea, portaera ezegokiei mugak argi jartzea eta tratu txarrak edo adibide txarrak ez ematea garrantzitsua da. Baina etxean dena ondo eginda ere, norberaren ezaugarri psikologikoek eragin handia izan dezakete.
Seme-alaba biktima dela antzemateko zantzuak hauek izan daitezke: ubeldurak agertzea, arropa zein eskolako materiala apurtuta ekartzea, ohi baino diru gehiago eskatzea, portaera edo ohitura aldaketak, lo egiteko arazoak, eskolara joan nahi ez izatea, eskolara joateko gaixorik dagoela esatea, eskolara ez joatea, lagunei buruz hitz egin nahi ez izatea.
Familiak susmoak baditu, ikaslearen anai-arrebekin edo lagunekin hitz egin dezake. Egoera konfirmatzen badute ez du inoiz erasotzailearengana edo honen familiarengana zuzenean joan behar. Eskolara joan behar du, tutorearekin hitz egin eta egoera bideratzen lagundu. Kasu honetan ere familiak seme-alabari bere babesa eta maitasuna adierazi behar dizkio eta berarekin adostu eman beharreko pausuak. Erasoak gertatzen diren tokietatik urruntzea edo toki horietan beste norbaitekin egotea, adibidez, oso gomendio onak dira. Biktima saiatu behar da sentitzen duen mina erasotzaileen aurrean ez azaleratzen, horixe baita beraiek nahi dutena, bera sufritzen ikustea. Biktimak jakin behar du bera ez dela erruduna eta esaten diotena haien inbidiaren adierazlea baino ez dela.
Lekukoen familiek ere badute zereginik. Portaera bidegabe horiek onartezinak direla esan behar diete, eta horien aurrean ezin dela ezikusiarena egin. Ikasi egin behar dute heldu bati gertatzen denaren berri ematea ez dela "txibatoa" izatea baizik eta sufritzen ari den pertsona bati laguntzen ari direla eta erasotzaileari bere portaera aldatzeko aukera eman behar zaio.

• www.ikasle.net Euskadiko web orrialdea eskolako bullyingaren inguruan. Bertan irakasle, guraso eta ikasleentzako materiala, aholkuak eta orohar informazioa jaso dezakegu.
Psikologoen iritzia.


BAZENEKIEN.........

  1. Telebistaren eragina biolentzia jarreretan ukaezina da. Eskolako ikasturteak 800 ordu ditu, baina denbora horretan umeek eta gazteek 1400 ordu ematen dituzte telebista aurrean, gutxienez 1200 ematen dituzte telebista aurrean, gutxienez 1200 hilketa edo indarkeria ekintza larriak ikusten dituzte.

2007/05/22

HAURREN ELIKADURA

Jakina da haur gizenen zifrak gero eta altuagoak eta larriagoak direla. Komunikabideen eragina oso altua da gai honen inguruan, kaloria handiko eta balio nutritibo txikiko elikagaiak kontsumitzera eragiten gaituzte. Haurren kasuan arrisku biologikoak ditu, hala nola, helduaroan bizi iraupena murriztea, hipertentzioa edota bihotzeko arazoak. Gainera arazo emozional eta psikologikoak eragiten ditu. Horretarako oso garrantzitsua da jate ohiturak erakustea elikadura, egokia izan dadin.
Tradizionalki, obesidadea asko jan eta gutxi mugitzearekin lotu izan da. Faktore hauek erlazionaturik daude, baina badira arazo honetan ere oso garrantzitsuak diren faktore genetikoak.
GAINPISUAREN PORTZENTAIAK 6-9 URTE BITARTEAN

Hona hemen gizenasunaren kontrako hainbat arau:
1-. Koipe eta azukre altuko elikagaiak ekiditu. Baita ere "janari azkarrak edo fast food".
2-. Kirola eta heziketa fisikoa areagotu. Gutxienez ordubeteko saioak eginez.
3-. Telebista orduak murriztu eta baita joko sedentarioak ere.
4-. Janariak ondo murtxikatu eta poliki jan.
5-. Ez erabili janaria sari-zigor moduan.
6-. Eskura izan frutak eta barazkiak umeak jan ditzan.
7-. Jatorduak familian konpartitu eta ez telebista aurrean.
8-. Eredua izan eta ohitura osasuntsuak erakutsi.

Gizentasunaren inguruko irratsaio bat entzun.

GURASOAK ETA HAURREN HEZKUNTZA

Gurasoak ispilu bezala jokatzen dute haurraren garapenean. Jaiotzen diren unetik aurrera, gurasoak lehenengo eredua izaten dira; eredu horren antza izan nahiko due. Haurrek euren izaera eratuko duten tokia, familia da eta bertan, bizitza osoan zehar gidatuko dituzten baloreak ikasiko dituzte. Horregatik gurasoek esaten dutena oso garrantzitsua da eurentzat, baina are gehiago gurasoek egiten dutena. Gurasoen jokaera, esaten dituzten hitzei fidela bada, haur horiek segurtasun handiarekin haziko dira eta bizitzako erronkei era egokiagoan aurre egingo diote.
Jarrraian aita-amek jakin beharreko hainbat aholku aipatuko ditut:
1-. Gurasoek balore sistema berbera erabiliko dute haurraren hezkuntzan. ( Oso garrantzitsua baita bikotean balore berdinak trasmititu nahi izatea)
2-. Etxean denok dute erantzunkizun bat. Txikitatik erantzunkizunak izatean, etorkizunean erabaki-hartze gaitasuna izan dezaten laguntzen du.
3-. Automotibazioa. Proiektuak eta kezkak elkar komentatu, baita ere hauek lortzeko estrategiak zeintzuk diren.
4-. Autoestima eta autonomia elkarrekin doaz.Norbere buruaren balorazioa ez dago lorpenei baldintzatua. Norberaren gauza positiboak eta negatiboak ikusten lagundu behar zaie.
5-. Komunikazio zalabala eta zintzoa izan behar da.
6-. Ohitura osasungarriak praktikatu. Era honetan ohitutzen baditugu umeak, arriskutsuak izan daitezkeen jarreretatik urrunduko ditugu, hala nola: alkohola, tabakoa edo drogak.
7-. Kontsumismoa ekiditen dugu. Ez hitzez bakarrik, praktikatu ere egin behar da.
8-. Optimistak gara. Posibotasuna erakutsi behar zaie edozein egoera bizitzen dugula ere.
9-. Soziabilitatea erakusten dugu. Beste bikoteekin denbora kompartituz, haurraren lagunak etxera gonbidatuz...etabar.
Gurasoentzat interesagarri diren liburu batzuk.

HAURRAK ETA EMOZIOAK


Haur batentzako "maitasuna" gauza guztien gainetik, kontaktu fisikoa eskatzen du. Kontaktu beroa, irrifarreak eta keinu maitakor txikiei esker transmitituko zaie haurrei afektibitatea eta babesa proportzionatuko dioten pertsonak zeintzuk diren. "Laztan batek, mila hitz baino gehiago balio du". Laztantzea behar den momentuan, muxu bat zergatirik game ematea edota kilikatzeak, haurraren garapen emozionalean eragin handiagoa izango du mila, munduko hitz guztiak baino.
- GURASOEI KONTAKTUA BERMATZEKO JARRERAK:
1-. Jaioberriek azal kontaktua behar dute.Horretarako, eguzkitan biluzik utz ezazue eta laztantxo txikiak eman gorputz osoan zehar.
2-. 4 urterarte, bainua hartu beraiekin askotan.
3-. Masaiak ematen ikasi. Kontaktu mota hau nerabezaroarte luza daiteke. Jaioberriek masaia jaso eta gero hobeto lokartzen dira. Masaiak, arnas, nerbio, zirkulazio eta inmunologi sitemak estimulatzeaz gain, komunikazio afektiboaren aldeko esperientzia aberasgarri oso dira.
4-. Kili-kiliak egiten diegu. Garrantzitsua da barre egiten hasten direnean gelditzea. Asko insistitzen, tematzen badugu estresantea izan daiteke.
5-. Ama batzuk zentzuratzen dituzten kontaktu-jolasak beharrezkoak dira:Lurrera botatzea, burukoarekin borroka-jolasak,borroketara jolastea... berdinen arteko jolas bezala era naturalean hartu behar da eta ahal den neurrian gurasoek ere konpartitu beharreko jokoak dira. Aldi berean erretroalimentazio zehatz eta garbia eman behar zaie. Adibidez: " Min egin didazu" "Nabaritzaen dut haserre zarela", " uste duzuna baino indartsuagoa zara, polikiago jolastu behar zara".