Bizitzaren lehen urteetan jolasa garapen fisiko, adimen eta kreatibitatearen bultzailea da. Urte goiztiar haueta

Gaurregun teknologia dela eta, joku elektroniko gehiegi daude, eta haurrak etxean sartuta egoten dira jolante, beraien adinekoekin jolasten egon beharrean. Horregatik han da garrantzitsua gaur egun, seme-alabekin jolastea; ez dago munduan gauza atsegingarriagorik gurasoekin jolastea baino.
Tradizionalki erabilitako jokuak ere hezitzaileak dira.
1) Pilotak, patinak, trizikloak... fisikoki indartzeaz gain koordinazioa eta oreka hobetzen dute. Ezker-eskuin, goian-behean bezalako kontzeptuak ikasten laguntzen dute eta hauek oinarrizkoak dira idazkera, irakurmena eta kalkulorako.
2) Plastilina, buztina, margoak, eraikuntzak..motrizitate fina, sormena eta irudimena lantzen dituzte.
3) Panpinak, sukaldeak, kotxeak, etxeak...eguneroko bizitzarekin zerikusia duten jarrerak ikasten laguntzen diete, emozioak azaltzen eta batzuetan barne gatazkak kanporatzen ere lagungarri dira.
Hona hemen aisialdirako ipuin dibertigarri batzuk. Ipuinak entzun.